martes, 10 de diciembre de 2013

2013-11-18 komunikazioa (eus)



2013-11-18  komunikazioa

Kaixo

Duela hilabete edo zuregana jo genuen FMko 97irratiak eta lantaldeak emandako aurrera pausuen berri emateko.

Bolada honetan asteroko bilerekin segitu dugu, baita lan esparru ezberdinetako aurrerapenekin ere.
Oraindik lehendabiziko lan esparrua da 100 bazkide lortzeko kanpaina; hala, Tas-Tasek utzitako errepetidorea ordaintzea lortuko dugu. Errepetidore honi esker Bizkaian Hala Bedi irratiak probintzia honetarako ekoiztutako programazioa entzun dezakegu. Hasiera nahiko ona izan da, 40 bazkide baino gehiago gara eta. Gainera, 4 hilabete dugu falta zaizkiguna lortzeko. Izan ere, FMko 97ari laguntzeko kanpainari eutsiko diogu pegatina eta esku-orrien bidez. Hala, eraikitzen ari den gure irratiaren berri emango dugu.

Programazio lan taldeak, 97an Bizkairako Hala Bedik emitituko duen irratsaio-multzoa asmatzen segitu behar du hemendik urtarrilera bitartean. Irratsaio-multzoa Araban ekoiztutako programazioan oinarritzen da, non tokiko irratsaio batzuk txertatzen ditugun. Bertan agertzen zaizkigu bai kolaborazioak (Escotilla, El Gallinero, eta  Bizkaiko kronika), bai bertan ekoiztutako irratsaioak (Cuba Información y  La Biblioteca Perdida) eta Arrosak ekartzen dituenak. (Ikusi batera doan dokumentua).

2014ko urtarrilean elkarrizketak, beste kolaborazio batzuk eta beste irratsaio ezagunak ere hemendik grabatu ahal izatea espero dugu; besteak beste, Mar de fueguitos”, “Las Feuchas”,  ea. Hauxe posible izango da Bilboko Plaza Barrian  muntatuko dugu estudioa prest dagoenean.  Hauxe posible izan da Asociación de Defensa del Consumidor EKA-OCUren laguntzari esker. Talde honek bere bulegoaren zati bat garai baterako utzi digu, grabatzeko estudio bat muntatu ahal izateko. Halaber, Tas-Taseko asanbladari eskerrak eman nahi dizkiogu, behar ditugun ekipoak utziko dizkigulakoan.
Beste albiste on bat. Zarataseko azken asanbladan jendea oso animatuta zegoen, Tas-Tas itxi ostean, konpartsari jarraipena emateko. Hala, irrati libreei eta, batez ere, FMko 97ari euren laguntza ematen segituko dute. Dena den, hauxe posible izango da gure lan taldeak Zaratasek antolatzen dituen ekintzak lagundu, sustatu eta bultzatzen baditu.

Era berean, herri mugimenduko hainbat eragilek emandako laguntza eskertu behar dugu; besteak beste, Hala Bedi irratiarena, hauen papera aurrerago aipatu duguna eta ezinbestekoa izan dena; Tas-Tas irratiarena, garai baterako errepetidorea erabiltzen utziko diguna; Komite Internazionalistakena, hasierako bilerak bultzatu eta euren lokala utzi diguna (Zirika) – beterik zegoenean Hikateneo erabiltzen genuen), Euskadi-Kubari, KEM-MOCi, Cokearen kontrako koodinadorari eta Posada de los Abrazos deitutako aterpeari, dagoeneko bazkideak dira; eta bukatzeko EKA-OCUri, estudio txiki bat muntatu ahal izateko euren lokalaren zati bat utzi digutena.
Era berean, bazkide egiten egon zaretenoi esker eman behar dizkizuegu, guregan jarritako konfiantzagatik. Oraindik bazkide ez zaretenok orri hau betetzera eta guri bidaltzera animatzen zaituztegu.

Izen abizenak ………………….....
Posta kodea, herria edo hiria..
Telefonoa ………………………………………
e-maila ……………………………………………
Kontu korrontearen zenbakia (20 digitu)……
Hileroko kuota……………………………….

Esker mila FMko 97a irrati libre batek betetzea ahalbidetzen duzulako. Asteroko bilera irekia ostegunetan egiten dugu arratsaldeko 7etan Bilboko Zazpi Kaleetako La Boltsa Kultur etxean. Informatzen segituko dugu. 

Agur.

                                                                                                                  97 FM irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario